Marrazo artean

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2015ko urr. 16a, 12:30

“Errege hil da, gora Errege!”, hala esan ohi zuten jauntxoek eta gortesauek ondorengotza bermatzeko. Euskadiko PPren kasuan, erregina da joan dena, eta erregea etorri dena.

Ondorengotza bizkor tramitatu bada ere, ikusteko dago ontziaren zurajeak zenbaterainoko kaltea jaso duen. Harkaitz gogorra jo du brankarekin, eta poparaino hedatu da dardara.

Itxaropentsu hartu zuten alderdi eta politikari batzuek Arantza Quirogaren bake eta bizikidetzarako proposamena; baina, antza, haize bortitzegia izan da PPren ontzi jada zartatuarentzat.

Hil ala biziko ziaboga agindu dute Madrildik. Eta hor etorri da agudo asko errekanbioa: Alfonso Alonso. Errege berriarentzat prestatu eta paratu dute ganbera dotorea ontziaren solairu noblean. Hobe luke oihalei sinestea, haizeak ez dira baretu, eta itsasoa marrazoz beteta dago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!