Mikel eta Evietlana, bi sari, bi mundu, bi ikuspegi, bi jarrera, bi aurpegi; baina, afizio, ofizio eta pasio bera: kontalaritza. Mikel Peruarenari eman diote Euskadi Literatur Saria. Svietlana Aleksievitx-i Nobel Saria. Biak, tragediaren kontalari.
Aukera baliatzen dute sarituek beren sentipenak azaleratzeko; ariketa interesgarria da hori, autoreak -idazleak- ezagutzeko.
Svietlana Aleksievitx Nobel saridun ukraniar-bieloerrusiarrak aipatu berri du errespetatzen dituela literaturaren eta zientziaren errusiar munduak, baina ez Stalinen eta Putinen Errusia. Esan du ez zaizkiola gustatzen ukrainarrak hiltzeko eskatzen duten errusiarrak.
Mikel Peruarena hernaniarrak adierazi du Euskadi Sariek ez dutela euskal literatura indartzen, euskarazko sormena bere itzaletatik erreskatatzen. Ez du jaso Peruarenak saria, uko egin dio hartzeari.
Lehen Mundu Gerraren krudelkeria kontatu du Peruarenak saritutako eleberrian. Sovietar Batasunaren erorketaren ondorengo tragediak erretratatu ditu bere obran Evietlana Aleksievitx-ek.
Tragediaren kontalariak, saridun.