Zuria, bakea

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2015ko ira. 25a, 12:32

Karibeko dotoreziaren adierazgarri... alkandora zuri distiratsuetan bilduta, elkarri bostekoa ematen azaldu dira argazkian Santos Kolonbiako presidentea eta Timotxenko FARC talde armatuko burua.

Kolonbiako gerra zibilaren heriotza-agiria izenpetu dute, Habanan. Alkandora zuri distiratsuetan bildurik adostu dute gatazkaren inguruko epaitegi berezi bat sortzea, baita amnistia-lege bat ere.
Alkandoren zuritasuna ikusita, Gabo etorri zait akordura. Nobel Saria jasotzera, Gabriel García Márquez kolonbiarra zuriz jantzita azaldu zen. Sariaren karira esana zuen inpresioa zeukala berari baino Hegoameriketako literatura osoari eman ziotela saria.

Ematen du, eman, Kolonbiako bake-akordioaren zuritasunaren babesera, antzerako egoera bizi edo bizi izan duten munduko hainbat herrik amestuko dutela amnistia horren eta inpunitateak ikertzeko epaitegi berezi horren modukoren bat beraientzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!