Si vis pacem...

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea

Dinamitazko onddo zuria ikusi dut gaurko argazkian. Hegazkin batek bonba jaurti, hura lehertu, eta eztandak sortzen duen kezko zutabe bihurria ikusten da fotografian. Lautada eder batean hori guztia; eta ez da urrun, etxean baizik. Hegazkinak Bardea bonbardatu du, beste behin ere.

Hori, argazkian. Nafarroako Parlamentuan, aldiz, Bardeako tiro-poligonoa bertan behera uzteko eskakizuna. Eta eskakizunaren aurrean, horra hor alderdien kokapena. Poligonoa deuseztatzearen alde: Ezkerra, Geroa Bai, Bildu eta Ahal Dugu. Poligonoari eustearen alde: PPN, UPN eta PSN... Hori ere, nahikoa argazki.

Beti begitandu zait harrigarri bakea eta gerra nola ulertzen diren kasu batzuetan eta besteetan. Xenpelarren bertsoa etorri zait akordura: “Ez oraindik umildu, elkarrengana bildu, gerra nahi duen guzia, berari kendu bizia”...

Bakea nahi baduzu, presta ezazu hura.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!