Paristik dator albistea, eta harekin batera argazkia. Victor Hugo aretoan, Frantziako Asanblada Nazionalean bildu da Euskal Herriko Bake-konferentzia. Manifestua plazaratu dute: Paris Euskal Herriko bakearen alde.
Esperantzari, leiho bat zabaldu omen diote. Parisen.
ETAk armak emateko, eta Frantzia eta Espainiako gobernuek bake-prozesua benetan laguntzeko... berba laburretan esateko, horixe eskatu dute konferentzian bildutakoek. Ideia ez da originala. Eta mezua ez da berria.
Esan daiteke ezen borondatea falta zaiela protagonistei, eta kuestioa, kuestioa, ez da zeini gehiago.
Ematen du irabazle-galtzaile gurpil-zoroan sartuta dagoela protagonista bakoitza, eta kuestioa, kuestioa, ez da nor zer den.
Gerezirik onena ere zapuzten da, luzaroegi arbolan zintzilika.