Zuri-gorri, dekretuz

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea

Mendebalean, Bizkaian argitaratzen diren egunkarietan ez dago beste konturik, Espainiako Errege-koparen finala jokatuko baita bihar Bartzelonan. Azaletako argazkietan, bandera zuri-gorriak erakusten dituzte. Zuri-gorriz jantzitako lagunak. Zuri-gorrizko azala duten gozoki asmatu-berriak.

Eraikuntza partikular nahiz publikoetan jarri dira teilatutik kalerainoko oihal zuri-gorriak, metroak eta metroak; kilometroak jarri direla egingo nuke, Bilbon baikaude.

Atentzioa eman dit bandera zuri-gorriak eraikuntza publikoetan ere izatea: eskoletan, udaletxeetan, ospitaletan... Atentzioa eman dit ikustea eskola batzuetara umeak sartzen direla Atlheticen ereserkia bozgorailuetatik entzuten dela.

Ematen du Bizkaia eta Bilbo, Bilbo eta Bizkaia zuri-gorri bilakatu dituztela dekretuz. Ogia falta dela, ongi-etorria izan bedi zirkua...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!