Askaziaren bi aginduak

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2015ko mai. 8a, 12:03

Askazia beztitu berria nola, halaxe ikusi ditut hautagai denak. Nor baino nor: jantzirik ederrenarekin, irribarre sentsualenarekin... Hauteskunde kanpaina hasi da ofizialki. Baina, kiroletan bezala, aspaldi hasita zeuden entrenamenduak.

Agindu eta agindu dabiltza hautagaiak, gerora ere agintzeko. Agindu eta agindu dabiltza, promes eta promes eginda... “eman botoa niri; hau eta hori, hori eta hura egingo dizkizut; zin dagit; hala agintzen dizut, agindu”.

Agindu eta agindu dabiltza hautagaiak, gerora ere agintzeko, manatu egiteko. Gaurko promesak, biharko zuzenketak izango dira... “gobernatu behar dut, legeak agintzen dit, oposizioak ez du bestelako aukerarik uzten”.

Askazia beztitu berriak lorea galtzen duen moduan, hala galduko dute distira hauteskundeek eta hautagaiek. Gaur agindu, bihar agintzeko... gaurko promesa, biharko manatua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!