R-aren zalaparta

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2015ko api. 17a, 12:41

Saihestezina da gaur albistea; saihestezina, erretratua. Begiak nora, han bera. Rodrigo Rato, ministro ohi eta bankari entzutetsua, ziegara bidean jarri dute harrabots handiarekin.
Oihartzun handiko izena du atxilotuak: Rodrigo. Espainiako Errekonkista mitikoan, Gaztelako noble mertzenario eta errekonkista hartako irudi legendarioak zeukan bera. Babieca zaldia hankartean eta Tizona ezpata eskuan gogoratzen dugu denok Rodrigo hura, Cid Campeador hura... Oraingo hau, Rato, Bankiaren kanpaia jotzen.
Rodrigo Rato. /R/ soinu handiko fonema daukate beren baitan ministro ohi atxilotuaren izen-abizenek. Hainbat hitzek bezala. Horietakoen zerrenda luzea ez ematearren, hona apur batzuk: lapurra, iruzurra, maltzurra, popularra... horiek ere erre dardarkari zalaparta handikoa dute.
Izugarriak eta beldurgarriak dira gizon horri leporatzen zaizkionak. Izugarriak eta beldurgarriak dira-eta egin omen dituenak.
Ikuskizun, halere, burrunbaren ostekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!