Korrika barik, hegaz

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2015ko mar. 30a, 12:24

Pankarta koloretsua eta jende andana bat atzetik. Batzuk kantuan, eta beste batzuk arnas-estuan, denak laino azpian. Horra argazkia. “19. Korrika” azken txanpan sartu da, Bilbora bidean.

Eta txanpon orok baduenez bere ifrentzua, euskararenak ere badu berea. Han zer ikusiko? Han, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomi Erkidegoan.

Batzuk kantuan, eta Gobernu ordezkaria, erausian. Orain urte batzuk, ikurrinarekin izan zuen Urkijok tema. Hor jarrarazi zuen Espainiako bandera monarkikoa udaletxeetako balkoi denetan.

Oraingoan euskarari egin dio begizkoa Urkijok. Euskara hutsez idatzitako udal-akten atzetik hasi da, euskaraz idatzitako agiri ofizialak eskumikatu gura ditu, herrietako euskara planak eraman nahi ditu pikota gainera...
Afrontutik ihesi, korrika barik, hegaz egin beharko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!