Zubipean

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2015ko mar. 6a, 12:50

Neurriz gain eta neurri gabe pagatzen ibilitako jauntxo batzuek betetzen dituzte gaur egunkarietako azalak: izan horiek PPkoak edo Osasunakoak. Baina, aurpegirik ez duten lagun batzuen erretratuek eman didate niri atentzioa.

Euskal Autonomi Erkidegoan bi mila lagun bizi dira kale gorrian, horra datua. Hamar herri handitan egin dute zenbaketa: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Laudio eta Irun. Horietan egin da zenbaketa, baina ez da horietara mugatzen larritasuna.

Herri eta hiri horietan, bi mila lagun aurkitu dituzte kale gorrian bizitzen. Horietatik, zubipean bizi dira hirurehun pasa, ez baitute horiek lekurik aterpeetan.

Gizonezkoak dira lautik hiru; eta hamarretik bat, adingabea.

Negu honetan zubipean, urak handi; eta gizakiak txiki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!