Pipipipiiii... Pipipipiiiii... Ezustekoa Las Gaunasen, jaun-andreok. Azken minutuan, edo ia azkenengoan, denon harridurarako, edo ez, Alderdi Sozialistak hobekien egiten dakiena egin du berriz, inoiz galdua ez zuen bere ohiko jokatzeko modua berreskuratu du, eta den-denok espero genuen bezalaxe, Navarra Sumarekin horma-bikoa egin eta Mañeruko herritarrei gol-gol-gola sartu die! Bere ohiko nagusitasuna erakutsita, nagusikeria batzuen ustez, PSNk bidea moztu die mailaz igo nahi zuten mañerutarrei. Bertze batean izan beharko du, lagunok.
Barkatuko didazue sarrera zoldazua eta ez sobera originala, baina PSNk euskararen hedapenari paratzen dizkion traben inguruko zer gehiago erraten ahal dugu?
Euskararen Legeak ezartzen duen zonifikazio perbertsoaren jolasean Mañeruk pixka bat altxatu nahi zuen burua. Bada, ezta hori ere. Ai... [hasperena]. Sic transit gloria Navarrae.