Madrili begira

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2021ko mar. 17a, 14:57

Urliak: "Ufff... Ze urruti sentitzen dudan Madril". Sandiak: "Niri Madril bortz; zuei ez, ala?". Berendiak: "Utziozue behingoz Madrili begiratzeari".

Eta, bai, kontxo, Madrili begiratzeari utzi nahi genioke.

Baina, bat: hain dago entretenigarria hango guztia, krispeta stock guzia laster bukatuko baitzaigu.

Baina, bi: Espainia Madril bada, edo Madril Espainia bada, edo... Ez dakit nola zen, baina berdin dio, izan ere, begiratu zure ingurura, madrildarrez beteta dugu etxea. Beren burua espainiartzat dutenak gehiengoa baitira hemen. Ez egin tranparik bakarkako karta jokoan.

Baina, hiru: Madrilgo movida politikoak badu bere oihartzuna gurean. Ikustea baino ez dago nola dauden atzaparka Nafarroako Ciudadanoseko lau katuen artean.

Baina, lau: guk Madrili begiratzeari utzita ere, utziko ote lioke Madrilek gu begiratzeari?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!