Ibaia garbitzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2020ko ots. 4a, 14:16

Erabaki irmoa hartu dut gaurkoan, minutu bateko manifestu honetara ez ekartzeko ez Greba Orokorra ez eta euskarafoboen azkenaurreko erasoa ere. Baina oraintxe konturatu naiz nahi gabe egin dudala Life of Brian filmeko Jehovaren txistea eta zuen buruetan jarri ditudala bai Greba Orokorra eta baita euskarafobia ere.

Tira, berdin dio. Ez du inporta. Bertze gai ergel bat paratuko dut zuen burmuinetan. Bueno, gaia berez ez da ergela, baina "ergel" hitza erabili dudanez, berriz ere Jehovaren txistea egin dut eta zuek dagoeneko pentsatuko duzue garrantzi gabeko zer edo zer aipatuko dizuelada segituan.

Bada, ez egin kasu orain artean erran dizuedan horri guztiari eta lagun iezadazue asteburuan izan dudan barne eztabaida honetan: igandean, elkarte ekologisten plataforma batek antolatua, ia 400 pertsona aritu ziren Iruñean Arga ibaia garbitzen, eta bildutako zaborrarekin ia 40 edukiontzi bete zituzten.

Auzolan polit eta txalogarria, ezta?

Eta hala bada, zergatik ez naute ni halako ekimenek guztiz konbentzitzen?

Lagundu, faborez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!