Zerbitzu publikoa

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2017ko urr. 10a, 13:21

Faxismoa kuarteletatik atera eta karrikak hartzen hasi den honetan, agian Kataluniaren independentzia aldarrikatuko duten honetan, eta agian Espainiak Kataluniako erakundeak zanpatuko dituen honetan, utzidazue horrekin guztiarekin zerikusirik ez duen kontu pertsonal txiki-txiki bat aipatzen.

Duela pare bat aste osasun etxera joan nintzen, bi hanketan azkura handia nuelako. Egun oso bat neraman azkura harekin eta jada ez nekien zer egin. Eta osasun etxera joan nintzen, ukendu magiko baten bila.

Hanketako azkura martzianoa ez zen deus, noski, baina medikuak arretaz entzun zituen nire azalpenak eta bertze hainbat sintomaren inguruan galdetu zidan. Sabela aipatuta, nik erran nion baietz, halako molestia bat nuela bezperatik tripan. Berak sabela behar bezala ukitu, nik oihua bota, eta ospitalera bidali ninduen, apendizitisa nuelakoan. Eta handik ordu gutxira ebakuntza egin zidaten, apendizea kentzeko.

Gure seme-alaba ongi bideratzen duen irakasleari; tramite burokratiko ulergaitz bat egiten laguntzen digun administrariari; talka egindako autotik ateratzen gaituen su-hiltzaileari; Nafarroa OInezerako zirkulazioa antolatzen duen poliziari... Horiei guztiei esker ona helarazi behar zaien gisa berean, neuk ere helarazi nahi diot Ermitagañako osasun etxeko larrialdietako mediku gazteari. Mila esker eskaintzen duzun zerbitzu publikoa profesionaltasunez emateagatik. Mila esker.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!