CCOO lauko gobernuan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2017ko urt. 31a, 12:50

2015eko maiatzean zeruko ateak ireki zitzaizkigun Nafarroa Garaian erakundeetan aldaketa politikoa gauzatzeko PSNren beharra ez zegoelako.

Halako irakurketa egin zen orduan: PSN erregimen zaharreko zutabeetako bat izan da eta beraz ezin da aldaketaren aldeko taldean sartu. Geroa Bai egon zen tartetxo batez ustezko sozialistak erakarri nahian, baina azkenean etsi egin zuen. Zorionez.

Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdien artean, ordea, laurak ez dira orbanik gabeak erregimen zaharreko loturei dagokienez.

Izquierda - Ezkerra koalizioko Izquierda Unidaren bidez, CCOO sindikatua sartua dugu lauko Gobernuan. Eta horregatik oldartu zen Marisa de Simon euskararen aurka. Eta horregatik gogor mintzatu da Jose Miguel Nuin CCOOi egindako salaketa eta kritiken aurka.

Aldaketako bertze indarrek aldaketa barnean duten urpeko ontzi horrekin gobernatzen ikasi beharko dute, ziurrenik. Baina den-dena ezin izanen diote ametitu, ez?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!