Attack on British Navarre

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2017ko urt. 24a, 12:54

Attack on British Navarre*

PP bazterreko indar politikoa da Nafarroako Parlamentuan eta ez dakit gure arreta gehiegi merezi ote duen. Baina, tira. Noiz edo noiz botatzen dituzten astakerien berri eman beharko dugu. Konparazio batera, atzo Javier Garzia PPko parlamentariak erran zuen Hezkuntza Departamentuak "ingelesaren aurkako bertze atentatu bat" egin duela. "Atentatu" hitza erabili zuen, aizue. "Atentatu". PAI eredua duten ikastetxe batzuetan D eredua eskainiko duelako Hezkuntza Departamentuak. Eskaini. Gero ikusiko dugu ea benetan ematen duen.

Denok badakigu UPNk, PSNk eta PPk hizkuntzen afera aukeratu dutela aldaketaren gobernuen kontrako ariete gisa. Eta egunero-egunero ari direla gai horrekin jo eta ke higatze lan nekegabe horretan. Eta badakigu ez dugula haien tranpetan erori behar eta geure agenda politikoari eutsi behar diogula. Baina hain da zaila.

Eta nik uste prest egon beharko genukeela Mendoza kontseilaria babesteko eta harenganako babesa eskatzeko. Baina trukean, gauza bat eskatu nahiko nieke Hezkuntza Departamentua gidatzen dutenei: mesedez, ez ahantz zein indar politikok eta sozialek babesten duten zuen gobernua. Eta. mesedez, utz iezaiozue Cordovillako egunkaria irakurtzeari.

(*) Erasoa Nafarroa britaniarrean

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!