Screaming in the desert

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2016ko abe. 20a, 12:23

Bere garaian grazia egin zidan iritzi artikulu baten izenburua etorri zait burura gaur. Tira, izenburuaren lehen zatiak egin zidan grazia. Honela zioen: "Badago inor?". Horren aurrean "E" bat eta hamaika "O" paratzea bertzerik ez zitzaion falta. "Eooooooooooo... Badago inor?".

Izenburuaren bigarren zatia ez zen hain graziosoa, baina ondoren esplikatuko zuen gaia aipatzen zuen: "PAI ez da bakarrik geldituko". PAI. Ingelesaren irakaskuntzarako programa, Nafarroan patatekin irensten ari garen programa kosmopaletoa.

ELA sindikatuko hainbat pertsonak sinatzen zuten iritzi artikulu hura, PAI horren arazoak enegarren aldiz mahai gainean jartzen zituena.

Artikulu haren sinatzaileen artean bazegoen Juan Pedro Urabaien irakaslea. Gaur, gai beraren inguruko bertze artikulu bat irakurri diot Urabaieni, PAIren kontra ez ezik oro har ingelesaren irakaskuntza goiztiarraren kontra hitz egiten duena.

Eta Urabaien basamortuan irudikatu dut. Garrasi batean. Marrantatzeraino oihuka.

"Eooooooooooo... Badago inor?"

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!