29 egun, aizue

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2016ko abe. 13a, 14:41

Azaroaren 15ean, Espainiako Kongresuak abiatu zuen LOMCEren ezarpen egutegia bertan behera uzteko proposamena.

16an, Suediako Akademiak iragarri zuen Bob Dylan ez zela joanen nobel saria jasotzera.

17an, Barack Obamak erran zuen bera alemana balitz Merkeli emanen liokeela botoa.

18an, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi zuen zika izurritea ez zela jada nazioarteko larrialdia.

20an, Lagarder etxegabeari faxista batzuek jipoia eman zioten "Franco hiltzaile" oihukatzeagatik.

21ean, Kataluniako konstituzio proposamena idatzi zuen epailearen inhabilitazioa berretsi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.

22an, etakide bilatuenetako bat atxilotu zuten Madrilen, eta biharamunean aske utzi.

23an, Rita Barbera izeneko politikari ustel bat hil zen.

24an, Kolonbiako gobernuak eta FARC gerrillak bertze bake hitzarmen bat sinatu zuten.

25ean, Fidel Castro hil zen.

26an, inoizko manifestaziorik handiena egin zuten Altsasun.

27an, Francois Fillonek irabazi zituen Frantziako eskuin alderdiko primarioak.

28an, CAF lantegiak ez zuen irabazi 15 tren egiteko megakontratua.

29an, Chapecoense futbol talde ia osoa desagertu zen hegazkin istripu batean.

30ean, PPren gobernuak, enegarren aldiz, zeharkako zergak igo zituen.

Abenduaren 1ean, Francois Hollandek bidea libre utzi zuen Frantziako hurrengo lehendakaria eskuindarra, oso eskuindarra edo muturreko eskuindarra izan dadin.

2an, Nico Rosberg 1 Formulako azken txapeldunak iragarri zuen 31 urterekin utziko ziola auto batean bueltak eta bueltak emateari.

3an, Nafarroako Gobernuak euskararen nazioarteko eguna ospatu zuen historian lehenbizikoz.

4an, lasaitu ederra hartu genuen Austrian hautagai faxistak ez zituelako hauteskundeak rabazi.

6an, 26 urte bete ziren Euskaldunon Egunkariak bere lehenbiziko alea argitaratu zuenetik.

7an, Matteo Renzik Italiako lehen ministroa izateari utzi zion.

9an, Kirk Douglas aktoreak 100 urte bete zituen.

10ean, Osasunak berriz ere galdu egin zuen.

12an, elkarlanerako akordioa sinatu zuten Kubak eta Europako Batasunak.

Azken 29 egunetan gure bizitza albistez betetzen duen zurrunbilo bizkorra ez da gelditu. Bere hartan segitzen du.

Eta bere hartan segitzen dute Altsasuko zazpiek.
29 egun joan dira, eta han segitzen dute. Kartzelan, preso.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!