Erritmoak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2016ko urr. 11a, 12:35

2015eko abenduan, Compañia karrikako etxe oso bat okupatu zuten gazte batzuek, bertan gaztetxea egin nahian.

Iruñeko Udalak gazteekin negoziatu eta Caparrosoko txaletean gaztetxea egitea adostu zuten. Baina gazte haiek Compañiako etxea utzi eta berehala, bertze gazte batzuk sartu ziren 2016ko uztailean, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko.

2016ko irailean, Arrotxapea auzoko nabe bat okupatu zuten, gaztetxea bertan egiteko.

2016ko urrian eraikin oso bat okupatu dute Sarasate pasealekuan, PSNren egoitzaren ondoan, eta Fermin Otamendi epaile eskuindarra guardian zegoela.

Hori guztia hamar hilabeteko epean gertatu da.

Epe berean, guk dakigula, etxe kaleratzerik ez da izan Iruñean. Areago, urtarrilean, Iruñeko alkateak berak parte hartu zuen etxe kaleratze bat eragozteko elkarretaratzean.

Erritmoak, ondorio politikoak, helburu estrategikoak... Hausnarketa egiteko biltzarren bat antolatzen badugu, gaizki?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!