Aitatxi eta amatxi tipulatxoen kontuak entzunen ditugu gaur solidarioek Itoizko kableak moztu zituztela 20 urte bete diren honetan. Ez naiz ni izanen egun hartan zertan nenbilen gogoraraziko dizuena; ezta ere ekintza hark gu guztion bihotzak nola goratu zituen oroitaraziko dizuena.
Ez.
Halako ausardien efemerideek ezkortasuna gaurkotzen didate. Niretako, pesimismoa dakarte besapean.
Itoitz izan zen Euskal Herriko azken borroka ekologista handia. Eta galdu genuen, galdu genuenez. Eta ordutik, Nafarroako mugimendu ekologista -inoiz halakorik existitu izan bada- burua ezin altxa dabil. Hainbertzerako, ezkerreko alderdien hiztegietatik "ekologismo" edo "antidesarrollismo" hitzak desagertu egin baitira.
Bufff... [hasperena]
Ea, Su Ta Gar pixka bat, mesedez.