Normala zer den

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2016ko mar. 2a, 12:31

Normala ote da Nafarroan eskela gehien saltzen dituen egunkariak bere gaurko azalean Otegiren kaleratzea ez aipatzea?

Normala litzateke nire gaurko manifestua Otegiren ingurukoa ez egitea

Normala da Euskal Herriko edozein zutabegilek bere gaurko idazkian Otegi ez aipatzea?

Normala ote da Otegiri eskatzea biktimei barkamena galdegiteko?

Eta, bide batez, zein dira Otegik sortu dituen biktima horien izen-abizenak?

Normala da Otegik bere bizitzaren 14 urte kartzelan eman izana?

Normala da Otegik bere azken kartzela zigor hau oso-osorik bete izana?

Normala da Otegi Mandelarekin parekatzea?

Normala ote da Mandelak borroka armatua erabili zuela gogorarazten ibili beharra?

Normala ote da Otegi politikaria dela aitortzea eta kartzelan ekintza politikoak egiteagatik sartu zutela onartzea eta, aldi berean, preso politikoa izan dela ukatzea?

Normala da Otegik mendebaldeko Euskal Herriko lehendakari izan nahi izatea?

Normala da gure preso politiko sonatuena kaleratu bezain laster ezker abertzalearen ustezko mesianismoa kritikatzen hastea?

Normala ote da Otegik hain ordu gutxian halako ilusio handia sorraraztea?

Ez, edo bai. Batek daki normala zer den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!