Borzgarrenaz hausnarrean

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2015ko abe. 9a, 12:47

Aspaldi irakurri nion Michael Moore zinemagileari berak ez zituela etxeko hondakinak bereizten, ikusia baitzuen nola gai ezberdinetako poltsak zabor kamioi berean sartzen zituzten

Ni ez nauzue halako jokabideen zale. Iruditzen baitzait administrazioari zerbait eskatzeko, zeuk ere zerbait hori egin behar duzula. Erran nahi baita ustelari ezin diozula lapur deitu baldin eta zuk zure xumean iruzur fiskala egiten baduzu.

Baina hori da gauza bat, eta bertze gauza bat da borzgarren edukiontziarekin gelditzen ari zaidan tonto aurpegia.

Gehien kutsatzen duenak gehiago ordaindu behar duela dioen printzipioa hautsita, berdin-berdin ordaintzen dugu organikoa errefusatik bereizten dugunok eta batere begiramendurik gabe biak nahasten dituztenak.

Organikoa biltzeko edukiontzi baten tapa altxatuta, ikusiko duzue oso-oso herritar gutxi garela Iruñerrian borzgarren hori erabiltzen dugunok. Tira, egiaren aitortzeko, oso-oso gutxi dira borzgarrena erabiltzen dutenak. Izan ere, duela hilabete edukiontziaren giltza galdu nuen eta oraindik ez dut bertze bat eskuratu. Eta ez dakit eginen dudan. Ez dakit, ez dakit.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!