Probokazioak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2015ko aza. 25a, 12:52

Zenbat erreakzio eragin ez ote dituen euskal abizena erdal grafiaz idazten duen artista performancezalearen probokazioak. Hari esker, gure friki santujale maitagarrien erakustaldi esperpentiko bikainak ikusi ahal izan ditugu.

Gure artean ere eztabaida sutsuak eragin ditu, ostikada ederra eman baitio adierazpen askatasunaren eta bertzeen sinismenekiko errespetuaren arteko muga lausoari.

Bistan denez, Cainen anaia maisua da probokazioaren artean. Eta baditu aprendizak.

Nafarroako Gobernua, urrutira joan gabe.

Antza, Geroa Baik gidaturiko exekutiboa dekretua prestatzen ari da Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofizial berria erabiltzeko irizpideekin. Kontua litzateke ‘Nafarroako Gobernua’ eta ‘Gobierno de Navarra’ esapideak elkarrekin eta maila berean agertzea. Ez da gauza berria, Pegenauteren aurreko garaietan erabiltzen baitzen halakorik.

Ondoren heldu da probokazioa. Izan ere, dirudienez, ikur elebakarrak gastatu eta hondatu ahala paratuko dituzte ikur elebidunak. Hortaz, bistan denez, erreakzio bat eragin nahi du Gobernuak. Mailua hartu eta -kink eta kank- kartel elebakar guztiak suntsitzeko probokazioa litzateke berea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!