Jira-bira

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2015ko urr. 14a, 13:07

Honezkero buruz jakinen duzue Yolanda Barcinak iragan abuztuaren 27an erran zuena, UPNko lehendakari kargua utzi eta geroko prentsaurrekoan; NUPera itzultzeko erabakia hartua zuela, duela 19 urte erabili zuen ate beretik sartuta, atzeko aterik edo ate birakaririk erabili gabe.

Eta dozenaka barre eginen zenituzten atzo afera honen inguruan sorturiko txiste eta esaldi grazioso guztiei esker. Badakizue, Telefonicak Barcina fitxatu duela Farmazian lizentziatua delako eta ez 20 urteko politikagintzan eginiko mesede guztiengatik. Edota Telefonicak Barcinaren kudeaketa merituak hartu dituela kontuan, hala nola, Nafarroako banka publikoa desagerraraztearena. Eta abar.

Atzo, berriz ere, poltsikoak modu ilun batean betetzen dituzten edo beteko dituzten politikariengan paratu genuen fokua. Eta ongi, halaxe egin behar da. Baina bertze foku bat ere erosi beharko genuke, politikarien poltsikoak modu ilun batean betetzen dituzten enpresen jarduna argi eta garbi ikusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!