Hemeroteka madarikatua

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2015ko ira. 16a, 12:52

El País, Espainia deitzen duten horretan ale gehien saltzen omen dituen egunkaria.

El País, 1987an: “Hildako etakideari garondoan egin zioten tiro, ondo-ondotik”.

El País, atzo: “Lucia Urigoitia Ajuria, ETAren Donostia komandoko kidea, 1987ko uztailaren 22an hil zen Segurtasun Indar eta Kidegoekin izandako enfrentamenduan”.

El País, goizeko egunkari independentea.

El País, egunkari globala.

El País, zorrak itotako egunkaria.

El País, arrisku kapital funtsen, bankuen eta enpresari arras aberatsen esku dagoen egunkaria.

El País, herri garatuenetako prentsaren sinesgarritasunean azkenaurreko sailkatua dagoen herri baten erreferentziazko egunkaria, ustez.

El País, bere hemeroteka ere begiratzen ez duen egunkaria.

El País, gure arretaren minutu bat galtzea ere merezi ez duen egunkaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!