Bilduren alkatea

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2015ko eka. 17a, 12:03

Cordovillako berripapera izendatzeko “Nafarroan eskela gehien saltzen duen egunkaria” bezalako eufemismoak erabiltzen ditugularik, badakigu zergatik egiten dugun, ezta?

Era berean, Cordovillako berripaperak Joseba Asiron izendatzeko “Iruñeko alkatea” beharrean “Bilduren alkatea” gezurra erabiltzen duelarik, badakigu zergatik egiten duen, ezta?

Izena duenak izana du, baina izana duenari izena aldatzen badiogu, nork daki, akaso, nahikoa indar baldin badugu, izana ere aldatuko diogu.

Aizkorakadak hasi bertzerik ez diren honetan, hagitz garrantzitsua da gure munduaren ikuskeraren kontra oldartzen diren hedabideak ahultzen saiatzea eta nolabait gutarrak direnak indartzea.

Nola ahuldu? Agenda markatzeko aukera ñimiñoena ere ez emanez.

Nola indartu? Adibidez, 948170151 telefonora deituta eta bazkide egin nahi duzula erranez.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!