Errealitateak atzo txiste txar anitz oparitu zigun:
- Alderdi Popularrak Txibiteri eskatu dio kontaktu erronda bat abia dezan progresoko gobernu baten buru izate aldera.
- Libertate Nafarra alderdiak Uxue Barkosi galdegin dio aldaketaren aldeko gobernuaren inguruko negoziazioetan parte hartzen utz diezaioten.
- 2010eko txupinazoan ikurrina jazartzeagatik sortu ziren istiluak direla-eta Koldo Sanchez gaztea hiru urte eta erdiko kartzela zigorra betetzera aurkeztu den egun berean, Maria Txibite PSNkoak erran du berak uste duela Gobernu berriak nortasun eta bandera arazoak sortuko dituela, “orain existitzen ez direnak”.
- UPNren eta PPren sostengua izanen zukeen PSN eta Ezkerraren gobernu bat sortzeko aukera baztertzea kritikatu dio Javier Esparzak Ezkerrari.
- Osasunak jokalariei erran die ez dutela urria arte kobratuko eta baliteke taldea Bigarren B Mailara jaistea zuzendaritzak ez duelako 1,8 milioi euroren abala eman.
- “Bazterketarik gabeko elkarrizketa soziala” eskatu du UGTk.