- Erorien Monumentua dinamitatu.
- Sinboloen legea baliogabetu.
- Euskalerria Irratiari lizentzia eman.
- Etxe kaleratzeak legez debekatu.
- Laura Perez gobernu arduretatik liberatu oraindik euskaraz ez dakiten parlamentari gutxi horiek euskaldun ditzan.
- Alfonbrak altxatu eta komunak garbitu.
- Egoera larrian daudenei premiaz lagundu.
- Foruzainei kaskoak kendu eta txapel gorriak itzuli.
- Iruzur fiskal handia atzemateko ikuskatzaile gehiago jarri.
- Iruñeko Bigarren Zabalgunean Diego Pañosen omenezko estatua paratu.
- Murrizketarik ez.
- Los Arcoseko zirkuitua itxi.
- Ospitaleetako sukaldeak Mediterranea de Catering-en atzaparretatik askatu.
- Euskal Herriko mapak dituzten ikasliburuen zerrenda beltza sutara bota.
- Etxe hutsak dituztenei zerga berria aplikatu.
- PAI gelditu. AHT gelditu.
- Enegarren erreforma fiskala egin.
- Nafar Pirinioetan Esloveniako dozena bat hartz sartu.
- Enplegu publikoa sustatu.
- Orain arte erakunde handien boikota jaso duten hedabideetan dagokien publizitatea sartzen hasi.
- Osasuna futbol taldea diru publikoz laguntzeari utzi.
- Reyno Arena ez ireki, ez bada karpa unibertsitarioaren besta ospatzeko.
- Comptos Ganberaren txostenak lotesle bilakatu.
- Ospitale pribatuetara dirua bideratzeari utzi.
- UPNren gobernuek sorturiko zor publikoa UPNri ordainarazi.
- Senda Vivako animalia guztiak Bardean askatu.
- Oraingoz, hauxe eskatu nahi diot Nafarroako Gobernu berriari. Aurrerago, gehiago.