Labur bat

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2015ko mai. 6a, 14:44

Postontzian uzten didaten egunkarian, albiste labur bat irakurri nuen atzo, gure begiradaren laburra bere gordinean erakutsi zidana.

“Boko Haram taldetik askatutako 214 emakume eta neskatila haurdun daude”.

214.

Dena dago urrun, nire etxeko atetik at. Sentikortasunik ez, sortasunean lagata.

Tristea da, baina azal EZ zuriko biktimen hondamendiek ez ohi dute gure bihotza jotzen azal zuriko biktimen hondamendiek jo ohi duten gisara. Hala da. Eta esaldi hau erran bitartean konturatu naiz neuk ere jartzen dudala nire aletxo gaiztoa, gure zilborraren zuloaren sakoneraz idazteko ohitura hartua baitut, bertze anitzek bezala.

Aurrekoan, Mediterraneoan ehunka eta ehunka pertsona EZ zuri hil zirelarik, asaldatu ginen, aztoratu, eta behar bezalako arreta eskaini omen genion hondamendiari.

Irudikeria hutsa ez ote zen izan.

214.

214 emakume eta neskatila utzi dituzte haurdun ziurrenik erregistraturik dagoen azkenaldiko sexu eraso masiborik handienean.

Eta guk labur bat eskaini diogu, 214 hitzen erdia ere ez duena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!