Atarrabiako Jubiloteka 2015 gaur hasiko da Erretiratuen Egoitzan, goizeko 10etatik 13ak arte eta astelehenetik ostiralera bitartean.
16 pertsona izanen dira erabiltzaile eta 6 pertsona itxaron zerrendan ditugu egun.
Bateragarritasuna bultzatu nahi duen zerbitzu hau martxan egonen da abendurarte, uztaileko eta abuztuko hilabeteak izan ezik, non zerbitzua itxiko den.
Iazko Jubilotekarekin aldenduta, aurtengoak hilabete bat gehiago hartuko du, apirilan hasi ordez martxoan hasiko baita.
Argibide gehiago Atarrabiako Udal Berdintasun Arloan.