Otsailaren 27ra arte eman daiteke izena Atarrabiako Udalaren musika lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Atarrabiako Udala 2015ko ots. 6a, 13:12

Lehiaketa musika joera guztietara irekita dago. Lehen saria 1.000 eurokoa izanen da. Parte hartzen duten talde bakoitzeko pertsona batek, gutxienez, Atarrian erroldaturik egon edo bertan bizi beharko du.

Musika Lehiaketa 2015

Musika lehiaketaren oinarriak

1-XEDEA

Musikari protagonismo ematea eta musikariei bere sustapen eta garapen artistikoan laguntzea helburu, 2015eko Musika lehiaketarako deia egin da. Lehiaketa musika joera guztietara irekia da: pop, rock, jazz, musika elektronikoa, abeslariak, hip-hop, folk, heavy, new age, funky, fusioa edo teknologia berriak. Parte hartzen duen taldeko pertsonetako bat, gutxienez, Iruñeko Eskualdean erroldaturik egon edo bertan bizi beharko da.

2- DOKUMENTAZIOA

Izena emateko epea 2015ko urtarrilaren 12tik otsailaren 27ra izanen da, Burlatako,  Atarrabiako, Uharteko edo Zizur Nagusiko Kultur Etxeetatik edozeinetan, Antsoaingo Antzokian edo Eguesibarko Udaletxean. Otsailaren 27ko 14:00ak baino lehen ondoko dokumentazioa aurkeztu behar da:

  • Taldearen memoria artistikoari buruzko dossierra, pdf edo jpg formatuan.
  • Taldeko partaideen zerrenda izenduna eta jotzen dituzten tresnak.
  • CDn grabaturiko bi gai. Mp3 formatuan aurkezten badira helbide honetara bidal daitezke: sonido21@sonido21.com
  • Partaideen NAN edo bizileku-ziurtagiriaren fotokopia.

3- GAUZATZEA
Edizio honetan, epaimahaiko kideek 4 eta 6 talde artean aukeratuko dituzte, bakoitza 30 minutuz aritu dadin aire librean ospatuko den Maratoi Jaialdi batean. Sarrera doakoa izango da, herritarren parte hartze handiagoa lortzeko. Maratoi Jaialdia maiatzaren 9an ospatuko
da Eguesibar.

4- EGUTEGIA
2015eko otsailaren 27ra arte: eskariak jasotzea parte hartzen duen espazioetatik edozeinetan.

  • Martxoaren 25ean jakinaraziko da sailkaturiko taldeen zerrenda.
  • Maratoi Jaialdia: Aukeratuak izan diren taldeek hartuko dute parte (gutxienez 4 – gehienez 6).
  • Maratoi Jaialdia maiatzaren 9an ospatuko da Eguesibarren.
  • Epaimahaiaren erabakia: Epaimahaiaren erabakia Maratoi Jaialdiaren egun berean jakinaraziko da.

5- SARIAK

  • Zenbatekoa:
    • Lehen Saria: 1.000 €
    • Bigarren Saria: 600 €
    • Hirugarren Saria: grabazio jardunaldia (8 ordu) SonidoXXI estudioetan.
  • Maratoi Jaialdian parte hartzen duten talde guztiek garaikurra jasoko dute Lehiaketan parte hartzeagatik.
  • Aurretik dagokion Udalarekin akordioa lortuz gero, badago aukeraturiko talderen batek Lehiaketa antolatzen duten udalerriren bateko Jaietan parte hartzeko aukera. Horren truke, 600 €-ko kontraprestazioa jasoko luke, aurretik faktura aurkeztu ondoren.

6- EPAIMAHAIA
Epaimahaiko kideak hauek izanen dira: ¨Javier San Martín (Estudios Sonido XXI), Fernando Garayoa (Diario de Noticias) eta Santiago Echeverría (Diario de Navarra).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!