Maiatzaren 13an, 1977ko amnistiaren aldeko astean, Jose Luis Cano Perez hil zuten Iruñean. 28 urte zituen eta frankismoko preso politikoentzako amnistia eskatzen zuten mobilizazioetan parte hartzen zuen. Alde Zaharreko istiluetan eta polizia-kargetan, hainbat agentek Cano jazarri zuten Kaldereria kaleraino. Bertan tiro hilgarri bat jaso zuen buruan, protesten aurkako errepresio polizialaren testuinguru batean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.