Uztailaren 7an etxegabetzeen aurkako jota bat abestu zuten Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek, udaltzaingoa abestia eragozten saiatu zen arren. Bi kide eta GEDAReko kazetari bat zigortu dituzte ekintza horrengatik, 1.800 euroko isunekin. Sindikatuak eta hainbat artistak zentsuraren aurkako jaialdia antolatu dute maiatzaren 23rako.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.