Korrikan errepikatzen ari den aldarrietako bat ofizialtasunarena da. Gure hizkuntzaren aitortza. Euskaraz bizitzeko eskubidea. Zer behar da, ordea, estres linguistikoa gainditzeko? Oldarraldia behin betiko geldiarazteko? Desobedientzia eraginkorra da? Ofizialtasunak ekarriko du euskaraz eroso egitea? Euskal Herri independenterik gabe posible da euskararen normalizazioa? Igande eta astelehenean hainbat ikuspegi jaso ditu Korrikak, eta euskararen alde kolektiboki eta aktiboki jarduteak arnasa garbia eman die euskarafobiaz belztutako birikei.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.