Tren Sozialaren aldeko Plataformako kideak Uharte Arakilgo (Nafarroa) tren geltokian elkartu dira igandean. Espainiako Garraio Ministerioak Iruñea eta "Euskal Y" lotzeko egindako planteamendua kritikatu dute, eta salatu ministerioak geltoki hura bertan behera utzi nahi duela, aurkeztu duen informazio-azterlanak jasotakoaren arabera. Hain justu, AHT Gelditu plataformak oharra plazaratu du, informazio-azterlan horren "zentzugabekeria" salatzeko. Hainbat alternatiba planteatu dituzte bi kolektiboek, eta datozen asteetan egingo diren mobilizazioetarako deia luzatu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!