Abortu eskubidea "blindatzea" eta kliniketako langile eta erabiltzaileei babesa agertzea helburu, adierazpen instituzionala aurkeztu dute PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Zurekin alderdiek Nafarroako Parlamentuan. UPNk, PPk eta Voxek, ordea, testuaren aurka bozkatu dute, eta ez du aurrera egin. Testuak, besteak beste, egunotan hizpide izan den Gasteizko Askabide klinikaren kasua aipatzen du, abortatzera doazen emakumeek eta langileek sufritutako jazarpena, tartean.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.