Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak asteazken goizean agerraldia egin du Iruñeko Gaztelu plazan, hedabide eta alderdi eskuindarren “kriminalizazio kanpaina” salatzeko eta jardun antifaxistaren zilegitasuna defendatzeko. “Erantzun zabalak” antolatzera eta “herri zein langile mugimenduko kideak” elkar babestera deitu dituzte.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.