Miresmen adina gaitzespen sortzen duen pertsonaia da, oraindik ere, Jon Mirande, hura hil eta 50 urte pasatxora. Karrikiri elkarteak eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak (IHEO) Jon Miranderekin dantzan izeneko jardunaldiak antolatu dituzte idazlearen jaiotzaren 100 urteen ospakizunaren karietara. Josu Martinez zinema zuzendariaren Mirande, film bat egiteko zirriborroa eman zuten ekimenari hasiera emateko [ikusi ARGIAren kanalean], eta Orhoituz errezitaldia egin zuten apirilaren 5ean. Bi tertuliarekin osatu dute egitarau monografikoa. Lehena, artikulu honi izenburu ipini diogun galderaren gainekoa. Jardunaldietako azken egunean, pertsonaia horrek sortzen duen debatearen gaineko soluzio bila: Zer egin Jon Miranderekin? Bi tertulia horiek emandakoa jaso dugu bi artikulutan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.