“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete makro-proiektu eoliko hauek "geldiarazteko eta gure mendiak defendatzeko" antolatuko diren ekintza eta mobilizazioetan parte hartzeko: hasteko, hitzaldi informatiboak egingo dituzte otsaila hasieran Ereñotzun, Hernanin eta Donostian. Makroproiektuen aurka Euskal Herrian antolatu diren beste taldeekin elkarlanean jarraituko dutela berretsi dute eta Baztango Aroztegiako auzipetuei elkartasuna adierazi diete, eta auzi hori dela-eta otsailaren 1ean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera dei egin dute.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.