Ingurumena kaltetzen duten proiektuen aurrean laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa eskaintzen du Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroan. Urteetako ibilbidea dute eta hamaika helegite eta informe osatu dituzte hainbat proiekturi aurka egiteko: AHT, harrobiak, zentral termikoak, egitasmo eoliko eta fotovoltaikoak, makroetxaldeak… berriki, Nafarroan ingurumenean eragina duten proiektuetan herritarrek jarduteko gida argitaratu dute eta PDF formatuan deskargatu daiteke Sustrairen webgunean. Taldearen ibilbideaz eta urteotako jardunaz aritu gara Martin Zelaia Garciarekin, eta gidaren edukiez Idoia Zulet Galérekin, Arankoa bulego juridikoko abokatu honek ondu baitu gida.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.