1870 eta 1930 bitartean, Nafarroako eta Aragoiko mendialdeko milaka emakumek Maulerako bidea hartzen zuten urriaren hasieran, espartingintzan jarduteko, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren etxera itzultzen. Neska eta andre haiei ainarak deitu izan zaie, hegaztien antzeko migrazioa egiten zutelako eta beltzez jantzi ohi zirelako. Haien historiari buruzko lana da honakoa.
Urtea: 2022
Zuzendaria: Ritxi Lizartza
Ekoizpen-etxe: Maluta Films, Aldudarrak bideo eta... [+]
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.