Iruñerrian ondo ezagutzen dute, baina ni neu txundituta geratu nintzen Ana Laura Duarteren janari-instalazioak ikusi nituenean, lehenik Iruñeko Ziudadelan eta handik astebetera Uharteko parke batean, ekainaren erdialdean. Instalazio efimeroak izan ziren biak ala biak: dena jan genuen. Duartek argi dauka: elkarrekin jaten dugunean, jan baino askoz gehiago egiten dugu.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.