Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa. “Zunbeltzen barruan abiatutako proiektu txikia da hau, Nafarroan eta Euskal Herrian aitzindaria”, azaldu du Oihan Moreno Arriaran Zunbeltzeko teknikariak. 40 buruko artaldea dute, baina ez haragitarako, ezta esnekitarako ere: suteak saihesteko helburuarekin, mendiak garbitzeko zerbitzua eskaintzen dute ardi horiek. Abeltzaintzaren galerak ekarritako hutsunea betetzeko eta Nafarroan duela bi urte gertatutakoak bezalako suteak eragozteko abiatu dute zerbitzua.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.