Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean bertan, baina honen prestaketa lanetan ezinbestekoak diren beste batzuk ere badira, hala nola idazlea, jostunak edota logistika kontuez arduratzen direnak. 2015ean ikusi zuen Iruñeak bertako jendeak sorturiko lehen pastorala, Joxemiel Bidador. Bigarrena da aurtengo hau, Julia Fernandez Zabaleta sujet duelarik.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.