"Nafarroako elikadura burujabetzaren aldeko mugimendua" osatzen duten 140 eragilek manifestua sinatu dute eta Nafarroako Landa Garapen eta Ingurumen kontseilari Jose Mari Ayerdirekin bildu dira manifestuaren aldarrikapenak helarazteko: helburua, Nafarroan nekazaritzaren eta abeltzaintzaren desintentsifikazioa sustatzea da. Besteak beste, abeltzaintza industrialari moratoria ezartzea eta 2030erako ekoizpen intentsiboa %50 txikiagoa izatea. Nekazaritza sektoreko mobilizazioez, zera adierazi dute: "Egoera hori azken hamarkadetan mundu osoan aplikatutako politika neoliberalen, merkataritza askearen eta globalizazio ekonomikoaren ondorio da. (...) Orain, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da nekazaritza eta elikadura politiken norabidea aldatzea eta elikadura burujabetzan oinarritutako eredu baten aldeko apustua egitea".
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.