Desagertzeko arriskuan dagoen basoilar bat ikusi dute azken egunetan Larra eta Aztaparretako naturgunean, Belaguako aterpetxea dagoen tokitik gertu. Jokabide arraro horrek kezka sortu du biologoen artean, aurtengo negu beroak eraginda izan baitaiteke. Basoilarra azken izotzaldiaren lekuko fosila da kasik, eta klima aldaketaren eta ekosistemen galeraren adierazle izan liteke bere bisita, zer mezu dakarkigu gizakioi?
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.