Berri ona eman digu Urbizuk. Berri Txarrak lozorroan utzi eta lau urte geroago bere bakarkako lehen lana plazaratu du: Hasiera bat. Hamar kantu biluzi guri eta bere buruari galdetzeko zertan eman dugun bizitza, azaltzeko nola mundu honetan azkarregi eta ikusmenak itsututa bizi garen edota ohartarazteko nola ohitu garen mantxa gorri bat ikusten itsasoan zabaltzen. “Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude eta ez da gauza bera, nire adiskide”. Eta Janela bat (leihoa) ireki digu barnetik kontatzeko nola amak bina plater jartzeko eskatu dion gaur egongelan bazkaltzeko edo nola batzuetan I love you idazten diogun elkarri, maite zaitut batek ikaratzen gaituelako.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.