Larragan sei poligono eoliko berri eta Cascanten beste bat abiarazteko baimenetan beste urrats bat eman du Nafarroako Gobernuak asteazken honetan. Energia gehiago ekoitziko da, baina 2023an 2022an baino energia gutxiago kontsumitu zen Nafarroan. Eraginkortasun energetikoa deitu dio Nafarroako Gobernuak, Sustrai Eraikuntza ingurumen elkartearentzat, aldiz, horren atzean ondasunen inportazioa ezkutatzen da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.