Berriozar eta Iruñea arteko biribilgunean, kartel gehienak gaztelania hutsean zeuden. Administrazioan Euskaraz Taldeak Nafarroako Gobernuari eskatu zion ele bitan jar zitzala, eta hala jarri ditu. Gainera, goian euskara jarri du eta behean gaztelania, ele bitan jartzen denean Euskararen Dekretuak agintzen duen moduan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.