Eusko Ikaskuntzak aurten kaleratu du Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan. Euskara eta nazio identitateak ikerketa lana. Amaia Nausia –Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna–, Julen Zabalo eta Txoli Mateosek egindakoa da. Azken lau urteetan Nafarroa osoan molde ugaritan egindako 206 elkarrizketetan oinarritzen da lana eta egileek azpimarratu dute nafarrek kultura demokratikoan sakondu behar dutela, bizikidetzan eta aniztasunean aurrera egiteko. Espainiar eta euskal identitateen arteko talkan harrapatuta ikusten dute euskara, eta alderdiek borroka politikotik askatu beharko luketela iritzi diote. Elkarrizketa honetan batez ere euskararen alorrari heldu diogu. Lanak sortu du ika-mikarik, prentsako hainbat artikulutan ikusi den gisan.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.